Gaztetxoek Kuadrillategi ekimenean izena emateko epea zabalik da
Kuadrillategi ekimenean izena emateko epea zabalik dago jada, irailaren 23ra arte. Ikasturte berri honetan Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian egingo dituzte ikastaroak.
Lezon, Errenterian eta Pasaian DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4ko gazteek eman ahalko dute izena eta Oiartzunen, berriz, DBH1 eta DBH2koek. Azken honetan saioak irailaren 25ean hasiko dira eta gainerako herrietan, ordea, urriaren 2an. Parte-hartzaile bakoitzak bere ikastetxean bertan eman beharko du izena.
Askotariko ekintzak
Kuadrillategi lagunekin ondo pasatzeko gune bat da. Lagun talde berriak ezagutzeko aukera ematen die gazteei eta horiekin ekintza zirraragarriak egin.
Antolatzen dituzten ekintzen artean ibai bat raftingean jaistea, gorputza zein eskuak pintatzea, eskiatzera irteerak, breakdance ikastaroak, mozorroak prestatu eta inauteriak ospatzea edota KTG (Kuadrillategi) egunen ospakizuna daude.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
