Bizkaiko Federazioak hiru txapel banatuko ditu
Gaur, 18.00etan, Larrabetzun aizkorako Bigarren Mailako finala jokatuko da, eta bihar, 13.00etan, Ereñon harri-zulatzaileena eta Loiun, orga-jokokoa.

Bizkaiko Herri Kirol Federazioak herrialdeko txapelketa ugari antolatu ditu asteburu honetarako. Gaur abiatuko dira Bigarren Mailako aizkolarien finalarekin, eta bihar jarraituko dute harri-zulatzeko Buruz Burukoarekin, eta orga-jokoarekin.
Larrabetzun jokatuko da Bigarren Mailako aizkolarien finala gaur, 18.00etan. Done Intxausti, Beñat Lekue, Aritz Oregi, Bihurri, Lander Basterretxea, Unai Aldape eta David Naredo lehiatuko dira. Azken hau asturiarra da, baina Bizkaian dauka lizentzia, eta ondorioz hor lehiatu ahal izango du. Bera ez da izango txapelketa honetako berrikuntza bakarra, Unai Aldape eta Bihurri berriro itzuliko baitira lehiaketetara. Biak jokatu berri den Bizkaiko Binakakoan aritu ziren, eta orain bakarkakoan ere neurtuko dira.
Biharko harri-zulatzaileen bakarkako finala dago iragarrita, eta Ereñoko probalekuan jokatuko da, 13.00etan hasita. Luisma Casillas, David Duran. Oskar Laso, Gonzalo Rufrancos, Iber Murueta, Asier Zubiaga, Edu Hidalgo eta Borja Laureiro lehiatuko dira mutiletan, eta Salut Bueno, Arrate Beristain eta Maria Kintela, nesketan.
13.00etan jokatuko da Bizkaiko orga-jokoko finala ere, Loiun. Bertan izango da Drame txapelduna. Jaialdia osatzeko, trontzalarien erakustaldia ere egingo da bertan.
Kopa
Urrezko Aizkolarien Kopan ez da jardunaldirik izango asteburu honetan. Joan den astean jokatu zen, nahiz eta protagonismo osoa Euskal Herriko finalak izan zuen. Ruben Saralegik ongi hartu zuen mendean Arkaitz Jauregi, eta harri-jasotzaileen Kopan, berriz, Iñigo Eizagirrek, Jagoba Otaegi menderatzea lortu zuen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
