BEGIRADA
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Tarvision Munduko Eski Kopako jaitsiera proba irabazi ostean, Nicol Delago eskiatzaile italiarrak RAI telebista publikoaren ladinerazko kateari elkarrizketa eman dio. Eta galderei ladineraz erantzuteagatik, txapeldunak sare sozialetan kritikak eta irainak jasan behar izan ditu. RAI Ladiniaren eduki guztia hizkuntza horretan izatea ez da oztopo izan troll andana batek Italiako iparraldean hitz egiten den hizkuntza gutxitu horren kontrako gorrotoa erakusteko. Supremazismoa, han ere. Penagarria.

Eguneko gaiak
«Unea da kulturgintzan sortutako kontraesanei aterabide bat emateko»
Editoriala
Es sencillo: siempre queremos que gane nuestro equipo, y en todo caso un vasco
Gaurkoa
17 de marzo, huelga general

Eguneko gaiak
«Intentaremos acercar el Consistorio a la ciudadanía todo lo que podamos»

Eguneko gaiak