GARA
PARIS

Zirriborro berria eta arazo zaharrak klimaren gailurrean

Klima aldaketari buruzko COP21 goi bilerako negoziazioek astebete egin dute eta esku hartzaileek zirriborro bat onartu zuten atzo. Ministroek «orraztu» beharko dute testua, oraindik dituen kontraesanak kentzeko, Parisetik berotze globala arintzeko moduko konpromisoak atera daitezen. Aberatsen eta pobretuen arteko aldea da oztopo nagusia.

Zirriborro berriak 48 orrialde ditu (22, akordio proposamenak) eta orain astebete 1.400 kortxete bazituen (adostu gabeko puntuak), orain 750 ditu. Helburua da Lurraren berotzeari bi graduren azpitik eusteko neurriak adostea, eta horretarako berotegi efektua eragiten duten gasen isurketa murriztu beharko da.

«Itun honetan oinarrituta, negoziazioak lehenbailehen egiteko prest gaude», adierazi zuen Nozipho Mxakato-Diseko Hegoafrikako ordezkariak, G77 + Txina (garapen bidean dauden 133 herrialde gehi Asiako erraldoia) taldearen izenean.

Laurence Tubiana frantses ordezkariak onartzen du zirriborroak oraindik aukera guztiak jasotzen dituela, kontraesanez beteta dagoela, eta bi arlo korapilatsuenak, zailenak, konpondu gabe uzten dituela: industrializatutako eta garapen bidean dauden herrialdeak bereiztea eta pobretuek klima aldaketari aurre egin ahal izateko jaso beharreko finantziazioa.

Giro konstruktiboagoa

Testu horren gainean hasi beharko dute lanean bihartik aurrera ministroek. Frantses Gobernuak esan du negoziazioek porrot eginez gero ez dagoela B egitasmorik. Hala ere, uste dute ostegunerako esku hartzaile guztiek onartzeko moduko testu bat aurkeztu ahal izango dutela, juristek aztertu eta itzultzaileek NBEko sei hizkuntza ofizialetara itzuli ondoren, datorren ostiralean Estatuen ordezkariek sinatu dezaten.

Martin Kaiser Greenpeaceko ordezkariak Pariseko goi-bilera Kopenhagen 2009an egindakoarekin alderatu du, gauzak gaur orduan baino hobeto daudela ondorioztatzeko: «Orain sei urteko goi-bileran, lehen astearen ondoren, 300 orrialdeko testu bat genuen, eta 20 ingurukoa Parisen. Gainera, negoziazioa giro konstruktiboagoan egiten ari dira orain». Edonola ere, Kaiserrek onartzen du akordioa ez dagoela bermatuta: «Ministroak Parisera etortzen ari diren bitartean, petrolioa esportatzen duten herrialdeak eta erregai fosilen industria akordio hori hankaz gora nola bota aztertzen ari dira».

Indiako uholdeak

Prakash Javadekar Indiako Ingurumen ministroa atzo iritsi zen Parisera. Bere herrialdeak ia ez du erantzukizunik (Mendebaldeko herrialde industrializatuekin alderatuta, bederen) klima aldaketan, baina ondorioak bertara ere iristen dira.

Egunotan, esaterako, oso uholde larriak izan dituzte hegoaldeko estatuetan: 325 hildako eta bi milioi pertsona kaltetuta. «Chennai Tamil Nadu estatuko hiriburuan gertatzen ari dena garatutako herrialdeek azken 150 urteotan egin dituzten isurketen ondorio da, tenperatura 0,8 gradu igo baita. Une honetan erabaki zailak hartu beharrean daude herrialde horiek», esan zion ministroak Indiako “The Hindu” ingelesezko egunkariari.

Erabaki zail horien artean finantziazioari dagozkionak daude. Aberatsek urtean 100.000 milioi dolar eman beharko dizkiete pobretuei, baina dirua nortzuek jarri eta nortzuek ez erabaki ezinik dabiltza. «Ondorioak larriak dira, guk hazten jarraitu behar dugu, eta hori ezin da industrializatu gabe», zioen Malaysiako ordezkariak.

Países amenazados por el mar quieren objetivos más ambiciosos

Los negociadores de un acuerdo de lucha contra el cambio climático forcejearon hasta el último minuto ayer para cerrar finalmente un borrador que deja en el aire los grandes temas de discusión, desde la financiación hasta los esfuerzos de cada país en función de su responsabilidad.

Entre los países menos desarrollados, los más inquietos por el cambio climático son las pequeñas islas del Pacífico o del Caribe amenazadas por el aumento ineluctable del nivel de los océanos. Esos países quieren que el texto de París contenga claramente la mención «menos de 1,5 grados centígrados» como objetivo de aumento de la temperatura planetaria.

En el borrador los corchetes dejan la discusión en el aire: «Mantener el aumento de la temperatura media mundial [por debajo de 1,5 °C] [o] [muy por debajo de 2 °C]».

«El tema acabó bloqueado básicamente por el grupo árabe liderado por Arabia Saudita», gran exportador de petróleo y por ello muy poco motivado, criticó la red de organizaciones no gubernamentales CAN.

En el texto quedan otros difíciles escollos, como la propuesta de que el mundo abandone la energía de origen fósil. Los corchetes se multiplican: «[lograr cero emisiones de aquí a 2060-2080] o [una transformación (...)] hacia una [neutralidad climática] [descabornización] [a lo largo de este siglo] [tan pronto como sea posible a partir de la mitad de este siglo]». GARA