A.M.
BAIONA

Donibane Garazi eta Baiona arteko tren zerbitzua eten egin dute

Hainbat urtetako eraberritze lanen ostean, linea berriro zabaldu zutenetik apenas hilabete bat igaro denean, SNCFk Baiona eta Donibane Garazi arteko zerbitzua etetea erabaki du, gutxienez urtarrilaren 3ra arte. Bitarte horretan autobusez egingo dira joan-etorriak.

CGTk salatu duenez, itxiera hori trenbideko langileei egindako «xantaia» da. Izan ere, segurtasun akats larriak direla-eta –azkena abenduaren 11n Paue inguruan– badira hilabeteak X73500 modeloko trenak gidatzeari uko egiten diotela. Hori dela-eta, beste eskualdeetatik gidariak ekarriko zituela edota aipatu linea itxiko zuela «mehatxu» egin omen zien SNCFk.