J.L.
TXINGA

Xanta Sousak eta Kerman Perez de Herediak ez dute hutsik egin

Euskal Herriko txinga-eroate Txapelketan ere ez zen ezusterik izan, eta Xanta Sousak, nesketan, eta Kerman Perez de Herediak, mutiletan, lortu zuten txapela.

Neskek 25 kiloko txingak erabili zituzten esku bakoitzean, eta helburua ahalik eta plazarik edo metrorik gehien egitea zen. Amaieran, Sousak 35 plaza eta 3,70 metro egin zituen. Arruti sailkatu zen bigarren: 31 plaza eta 16,63 metro egin zituen. Perezek itxi zuen sailkapena, 14 plaza eta 6,55 metroko marka eginda.

Mutilek, berriz, 50 kiloko txingak erabili zituzten esku bakoitzean, eta Perez de Herediak 36 plaza eta 27,80 metro egin zituen. Ousmane Drame sailkatu zen bigarren, 34 plaza eta 18,50 metrorekin. Podiumean sartu zen azkena Perez izan zen, 14 plazarekin eta 4 metrorekin. Ikus daitekeen moduan, aurreneko bien artean  lehia handia izan zen, baina hortik atzera alde handiak izan ziren. Laugarren postua, Iruretagoienarentzat izan zen, 10 plaza eginda. Eta sailkapena Landak itxi zuen, 8 plaza eta 22 metrorekin.