Ia-egiak
Frantses literaturan ez da anitz aipatu “La Princesse de Navarre” komedia, François-Marie Arouet Voltairek idatzitako obra. Voltairek “gentilhomme” titulua eskuratu nahi zuen obra harekin, Frantzian XVIII. mende amaiera arte indarrean egon zen noblezia titulua. Luis XV.a erregeak eskatu zion idaztea, bere seme Luis-Fernando eta Espainiako Filipe V.aren alaba Maria Teresaren ezkontza ospatzeko. Ustez, ezkontza horrek, bi inperioen arteko harremanak hobetuko zituen. Voltairek, historialari lanak eginda, Nafarroako Konstantza printzesa bilakatu zuen protagonista, Gaztelako Petri I.arengandik eta Foix etxeko Gaston Nafarroako Erresumaren etsaiarengandik ihesi zebilena ezkontza saihesteko; Nafarroaren metafora bailitzan printzesa, hura eskuratuta bi erreinuek irabaziak egin baitzituzten. 1745eko otsailaren 23an estreinatu zen obra, Versailleseko jauregian eraikitako antzokian. Garaiko kritikari zen Barbier abokatuak «longue, ennuyeuse, mauvaise» zela adierazi zuen, luzea, aspergarria, txarra. Titulua eta dirua lortu zituen Voltairek, baina gerora, aldaketa dezente egin zizkion obrari, protagonista Granadako heroi bilakatzeraino. Musika ere, Rousseauk beste obra batean baliatu zuen. Bi mende pasa egon zen ahantzia, opera bihurtuta Londresen berriro eskaini zen arte, Rameauren musika originalarekin, eta egiazko gidoiaren «ia-egiak» agertuz hedabideen arabera. Nafarroako Erresumari dagokionean bezala, «ia-egiak» baino ez dakizkigula, konkistatzaileek kontatutakoak.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
