DIAZ DE RABAGOREN «BABELGO LIBURUTEGIA»

Jose Ignacio Diaz de Rabagoren “Babelgo liburutegia XII” instalazioa ikus daiteke EHUren Donostiako Carlos Santamaria zentroan. Borgesen izen bereko poesia izan zuen abiapuntu Rabagok artelan hau egiterakoan. Idazleak betiereko liburutegi batez osatutako unibertso baten inguruko gogoeta egin zuen. Rabagok eraikuntzarako material bihurtu ditu 2.000 argitalpen. Donostia 2016ren barruan, urte osoan egongo da ikusgai lana.

GARA