Igeldotarrek «Donostian bizitzera behartu» nahi dituztela salatu dute

Itxas Aurre elkarteak protesta sinbolikoa egin zuen atzo Donostiako Maria Kristina zubian, «igeldotarrak Donostian bizitzera behartu» nahi dituztela salatzeko.
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia jakin ondoren «sare batean harrapaturik» eta euren nahiaren kontra Donostia barruan bizitzera behartu dituztela salatu zuten hainbat lagunek sare baten barruan eta Eneko Goia Donostiako alkate eta Ernesto Gasco alkateordea sareari tiraka irudikatuz.
Epaia ezagutu ostean, Igeldoko herritarrek nabarmendu zuten hau arazo politikoa dela eta ez juridikoa, erabaki politikoak direlako legeak egin eta aldatzen dituztenak, eta EAJ eta PSEren jokabidea kritikatu zuten, alderdi horiek irizpide bat dutelako Itsasoko kasuan eta beste bat Igeldokoan.

Iritzia
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Eguneko gaiak