Alos Quarteten diziplinarteko festa, disko berria aurkezteko
Badira hilabete batzuk Alos Quartet hari-laukoteak «Garden» diskoa kalera atera zuela, baina orain arte ez du aukerarik izan lan horretan parte hartu duten kolaboratzaile guztiekin batzeko. Otsailaren 25ean, Victoria Eugenian, diziplinarteko festa egingo dute.

Alos Quartet ez da talde hasiberria. Kasik kasualitatez duela ia hogei urte elkar topo egin eta bidea elkarrekin urratzea erabaki zuten lau musikariren proiektua da. Eta bai, urratzea izan da beren lana denbora honetan guztian. Xabier Zeberio (Nyckelharpa, biolina), Francisco Herrero (biolina), Lorena Nuñez (biola) eta Pello Ramirez (txeloa) ikasketa klasikoetatik abiatutako musikariak dira, baina laukotearen sorkuntza ez da aztarna horien atzetik joan. «Korrontearen kontra ibili izan gara beti. Edo, hobeto esanda, gure korronte propioan aritu izan gara», adierazi zuen atzo Zeberiok Victoria Eugenian egindako aurkezpenean. Musika klasikotik datoz, bai, baina beren sorkuntza beste lerro batzuetara eraman izan dute.
Bide horretan kolaboratzaile askorekin lan egiteko aukera izan dute eta estilo oso desberdinetako musikaren gainean jarri dituzte beraien instrumentuak. Ez da ohiko hari-laukote bat, harago doan egitasmo bat da. Eta proiektu horretan “Garden” izan da laukoteak aurkeztu duen azken diskoa. Joan den urrian kaleratu zen lan berria, elkarlanari oso lotuta egon den proiektua. Oraino, ordea, ez dute kolaboratzaile sare horrekin, denek batera, emanaldirik egiteko aukerarik izan eta, hartara, diziplina arteko festa antolatu dute otsailaren 25erako Victoria Eugenia antzokian.
Oreka TX, Eñaut Elorrieta eta Aukeran dantza konpainiaren artean sortu den nahastea da iluntzeko zortzietatik aurrera aurkeztuko dutena. Oreka TX bikotearekin, esaterako, badira urte batzuk Alos Quartetek lan egin izan duela eta kasu honetan ere ez zaie beren laguntzarik falta izan.
Bestalde, “Bidaiari ekina” kantua Eñaut Elorrietak jantzi du bere ahotsarekin Harkaitz Canok egindako letraren gainean eta hurrengo ostiraleko hitzorduan ere bertan izango da abeslari gernikarra.
Alos Quartetek sortutako kantuek dantzari ere keinu egiten diote, erritmo klasiko eta garaikideak nahasita. Hori ikusirik, Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen Aukeran dantza konpainiak koreografia zenbait sortu ditu ikuskizunerako.
Oholtza gainean elkarlanean arituko dira ere Silvia Iriondo (ahotsa), Bill Cooley (salterioa), Iñigo Egia (perkusioak), Ivan Alzate (baxu elektrikoa) eta Iosu Salbide (alboka). Sarrerak (12 euro) salgai dira dagoeneko Interneten eta Victoria Eugeniako leihatilan.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
