Generoari buruzko poesia irakurraldia Baionan, Itxaro Bordaren eskutik
Baionako Txalaparta lokalean poesia irakurraldia izanen da gaur arratsaldean, 20.30etik goiti. “Gaybidean” izenburua duen emanaldian Itxaro Borda idazleak Jeremy Garat izanen du lagun, gitarra elektrikoa jotzen. Generoari eta lesbianismoari buruz ari diren poesiak plazaratuko ditu Ipar Euskal Herriko LGBT elkartea den Les Bascosen egoitzan. «Historia bat izanen da, mututasunetik plazarainoko ibilaldi bat», adierazi du idazleak. Hamabost bat poema irakurriko ditu, euskaraz zein frantsesez. Lehenago Saumi Louvek “Amours Parallelles” bere azken liburua aurkeztuko du Baiona Ttipiko lokalean.

Iritzia
Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Euskal Herria
Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Eguneko gaiak