Maider IANTZI
ERRENTERIA

Habian! jarriko da Oarsoaldeko sormena, ADNtik eta nahasiz

Herri langilea, bizi handikoa eta ekintzailea da Errenteria, Oarsoaldea bezala. ADN horretatik abiatuta, «Habian!» ekintzailetasun kolaboratiboaren poloa sortu dute eraikin historiko batean, Torrekua jauregian. Bertan, sormenarekin eta teknologiarekin lotutako sektore ezberdinetako ekintzaileak, elkarlanean aritzeaz gain, nahasi ere eginen dira. Eta hortik ideia berriak sortuko dira, azkar gauzatuko direnak. Proiektuan parte hartzeko ateak irekita daude.

«Habian!» Oarsoaldeko ekintzailetasun kolaboratiboaren poloa Errenteriako Alde Zaharrean, antzinako herriaren sarreran dago, Torrekua jauregian. Beheko solairuan eta lehenengoan Fabrika Kreaktiboa dago. Ehungintzarekin eta bitxigintzarekin hasiko dira, baina zabaltzeko asmoa dute. Bigarren eta hirugarren solairuak, aldiz, Teknologia Kreaktiboarenak dira. Sustatzaileekin elkarrizketa egiteko bildu garen aretoa goian dago. 3D inprimagailuz, ordenagailuz eta mahaiz hornitutako gune atsegina da, egur usainekoa eta kristal zabalen bestaldean Jaizkibel eta bertze mendi tontor batzuk dituena. Eraikin honetan, espazioa bera da topagune eta elkarlanerako akuilu.

Julen Mendoza alkateak esplikatu duenez, behar batetik sortu da «Habian!». Adierazle sozioekonomikoak kezkagarriak ziren Pasaiako badiako eskualdean. Errenteria industria ugari izatetik hori galtzera pasatu zen. Horretaz hausnartu zuten 2012an hainbat eragilerekin, eta hortik atera zen gero marka bihurtu dutena: ADN kreaktiboa. «Garenetik abiatu behar dugu. Herri langilea gara, bizitza handikoa eta ekintzailea. Gainera, kreatibitatearekin lotutako jarduera nahiko ditugu: artisautza, dantza, antzerkia, teknologia…».

Ideiak gauzatzeko laguntza

Artisautzaren eta teknologia berrien alorretan polo bat sortzeko aukerarik ba ote zen ikertu zuten. Ikusi zuten baietz eta konturatu ziren ekintzaileek laguntza behar dutela. Eraikin bat sortu zuten laguntza asistentziala emateko, elkarlana sustatzeko eta materiala eskaintzeko. Finean, ideia bat duten pertsonek garatu dezaten.

Jon Bengoetxea 3D inprimaketaren inguruko Tumaker enpresaren sortzaileak erantsi du ez dela soilik kolaborazioa, nahasketa ere badela eta hori hagitz garrantzitsua eta ona dela, aberasgarria. «Artisauak, teknologia berriarekin eta softwarearekin lan egiten dutenak… Jende hori nahastu egingo da, elkarrizketak edukiko ditu, eta hortik gauza asko sortuko dira. ‘Hau nola egiten duzu?’ galde diezaioke batak besteari. Ideiak bururatu eta azkar jartzen ahalko dira martxan. Azkartasun horrekin proiektuak aurrera joaten dira».

Beatriz Brosa Oarsoaldea garapen agentziako kideak erakunde honek proiektuaren kudeatzaile bezala bere papera jokatu behar duela eta nahasketa sortuko duten ekintzak sustatu behar dituela aipatu du.

Artisauei bide berriak irekitzen dizkiete teknologia berriek. Adibidez, bitxigileei. Bengoetxeak agertu duenez, diseinu bat metalean gauzatzeko prozesu luze bat egiten dute. Eskulan handikoa da, baina artistaren balioa ez da hor azaltzen, lehenago edo geroago baizik. 3D gailuekin prozesu hori egiteak abiadura handia ematen du, hagitz azkar jakin dezakeelako artistak ea hori den nahi duena.

Errenterian daude Don Bosco Lanbide Heziketako institutua eta Tknika zentroa. Azken honetan komentatu zieten bazegoela arotz artista bat aztertzen ari zena ea aukerarik zegoen egurra lantzean 3D inprimagailuarekin aritzeko. Gozogintzan ere ikertu da gailu horren bidez txokolatezko irudiak egitea.

«Habian!»-en filtratzeko erronka jarri dute, lehenagotik jakiteko zein proiektu izan daitezkeen hagitz interesgarriak. Izan ere, Tumakerren fundatzaileak dioenez, ekintzailetasun polo pila dago, baina «denek akats bera dute, ez dutela filtrorik». Oarsoaldeko garapen agentziako kideak zehaztu du galbahea ez zaiola proiektuari bakarrik pasatu behar, pertsonari baizik. «Oso inportantea da elkarlanerako profila izatea», erran dute hirurek aho batez.

Se ofrecen plazas en el sector textil, bisutería y tecnología

Las personas interesadas en participar en el proyecto de emprendizaje e innovación de Oarsoaldea «Habian!» pueden ponerse en contacto con los impulsores a través de la página web adn.errenteria.eus/habian. Además de información, se pueden solicitar visitas guiadas al emblemático edificio Torrekua, en el corazón de la parte vieja de Errenteria, donde se ubica esta incubadora de empleos de futuro relacionados con la tecnología y los oficios creativos. El objetivo es que la gente de distintos sectores trabaje de manera colaborativa y se mezclen conocimientos e ideas.

En el caso de la Factoría, los artesanos pueden inscribirse hasta el 24 de abril. De momento, empezarán con el sector textil y la bisutería, pero con la idea de expandirse. El próximo oficio será la carpintería. Ya están recibiendo solicitudes y el viernes comenzaron con las visitas guiadas. En la Tecnología aún no se ha establecido una fecha límite para apuntarse, ya que primero quieren difundir el proyecto en los foros.

Las personas elegidas entrarán en «Habian!» para un año, con la posibilidad de alargar el plazo a 3 años, el tiempo suficiente para prepararse y lanzar los proyectos. La iniciativa es fruto de la colaboración de numerosos agentes: EASO, AEG, la universidad, la Diputación de Gipuzkoa, la agencia de desarrollo Oarsoaldea, el Ayuntamiento de Errenteria… Están abiertos a más agentes.M.I.