Ibilbide-mapa, ihes ez egiteko
Seguruenik kristo guztiak du etxean maparen bat, erlijio bateko zein besteko kristoa izanda ere, apalategiko bazterren batean izan ere, mapa; hautsak hartuta, beharbada, edo sitsak! Mapa geografikoaz ari naiz, estatuen kokapena biltzen duen horretaz, gehigarri modura izar handietako jatetxeak agertu badaitezke ere. Mapak dinamikoak direla ez dago ukatzerik, denboran diren aldaketek aztarna uzten dutelako horietan, planetako eskualde batzuetakoak baliogabe uzteraino. Dinamikoa ez dena hila baita!
Tira, mapen harira, demonio! Balkanetako mapa orain urte batzuk aldatu zuten, eta izen eta kolore bakarra zegoen espazioan hainbat izen eta kolore ageri ziren derrepente batean. Izena eta izana bat zetozen beste kontu bat da, gerokoak lekuko. Total, banaketa hura albiste izan ostean, seguru asko ahaztua genuen herrialdeon konfigurazio espaziala. Baina hara! egun nonahi agertzen zaigu mapa berri hura, gomutagarri. Ez, mapa ez da helburu legez ageri, helbide legez baino, izanik gabe Europa izena duen zer mingarrira datozen iheslarien helbide.
XXI. mendean ahalmen handia dugula sinetsarazi nahian dabiltza kapitalaren titiriteroak, gu txotxongilo hartuta. Eta bai, ahalmen handia dugu arazoak nonahi sortzeko, baina apenas gaitasunik horiei konponbidea emateko; horkonponbidetik ez gara pasatzen. Ibilbide-mapa behar dute arazo guztiek, estrategikoan. Baina batzuek ihesbide-mapa dute nahiago, euren arduretatik ihes egitekoa.
Ondorioz, labirinto bihurtu dute Europa, abiapuntura daraman bide zirkular hesitua, iheslariak ganadu hartuta Europa munduko ganadu feria handien bihurtuta. Nazka!
Eta hemen, etxetik gertuago, espazioan, batzuk oroimena bera ere ahaztuta dabiltza fabrikarako bisitan, kolpea gero! Ihesbidea! Ibilbidea behar denean… mapa argian.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
