Langile bat koman, Iruñean aldamio batetik erori eta gero
36 urteko langile bat koma egoeran zegoen atzo Nafarroako Ospitalean, ostegunean Iruñeko Iturrama auzoko eraikin bateko bosgarren solairuan zegoela aldamiotik erori ondoren. Udaltzaingoak azaldu zuenez, lan istripua Iturramako Pintor Crispin kalean gertatu zen eguerdian.
Gaztea eraikin bateko bosgarren solairuan zegoen eta aldamiotik erori zen, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Nafarroako Ospitalera eraman zuten, oso larri, eta atzo koma egoeran zegoen.
LABen manifestazioa
Aste gogorra izan da, lan istripuei dagokienez. Alberto Badiola eta Jabi Elu ondarroarrek bizia galdu dute izotz fabrikan. Bihar Lekeition omenduko dituzte, manifestazioaren ondotik.
LABek egin du deialdia 12.30erako, Eskolapean. “Lan istripu gehiagorik ez! Lan heriotzarik ez!” lema izango du martxak.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
