Jon ORMAZABAL
PILOTA

Binakakoaren ajeak, iazkoak baino samurragoak

Zenbait arazo fisikok ez diote nahi beste entrenatzen utzi, baina iaz baino hobeto dagoela uste du Artolak

Azkar, oso azkar, sartu da Iñaki Artola lehen mailako txapelketen amaigabeko gurpilean eta horrek onenen artean lehiatzeko gai dela ikusteko balio izan dion arren, bere ajeak ere izaten ditu. Iaz bezala, gainera, Binakako finalerdietako ligaxkan aritu da, Jon Ander Albisu lagun, eta horrek beretzat larunbatean hasiko den Buruz Burukoa nahi bezala prestatzeko astirik ez dio utzi Alegiako aurrelariari.

Txapelketa berri honetara nola heltzen den galdetuta, Asegarceko aurrelariak ez ditu bere zalantzak ezkutatzen. «Nahi bezainbeste entrenatuta behintzat ez. Ezker eskua justu nuela bukatu nuen txapelketa, eskuinean berriz hatza aterata bukatu nuen –Irujo eta Rezustaren aurkako partidan hartu zuen min eta azkena jokatzeari uko egin zion– eta buruz buru entrenamenduak egiteko ez nengoen, airez jotzeak beldur handia ematen zidan eta. Gauzak horrela, entrenamendu bat egiteko aukera izan dut, hura nahiko txukuna egin nuen eta hau horrela izaten da. Batzuetan izaten da nahi beste denbora entrenatzeko, baina pilotan dena segidan nola izaten den… hau ere askotan gertatzen da».

Iaz ere justu

Denbora gutxi darama profesionaletan, baina ondo daki txapelketak sasoi betean egon gabe jokatu beharra zer den. Iaz eskuina oso justu zuela ekin zion Buruz Burukoari, Legazpin jokatu zuen Jaunarenaren aurka lehen partida eta Leitzakoak 22-7 txikitu zuen. «Esan dudan guztiagatik ez nago nahi bezain ondo, baina bai behintzat iaz baino hobeto», azaldu zuen.

Larunbateko aurkariak –ostiralean jokatzekoak ziren, baina egun bat atzeratu dute Iñigo Salbidearen omenezko jaialdia Donostian–, gainera, iaz final laurdenetara heldu zen nafarrak baino samurragoa dirudi. «Ziur asko, faborito irtengo naiz, baina ez dut neure burua hala ikusten. Alvaro –Untoria– atzelaria da, nire adarrean geratu dira hiru atzelarietatik bi –bestea Rezusta–, baina justu buruz buru asko ibili diren bi dira. Afizionatuetan ere txapela asko irabazitakoak eta Alvarok berak gogoratzen naiz GRAVNan buruz buru nola jokatzen zuen, oso emaitza onak lortuz. Ez da inondik inora erraza izango; bigarren mailako txapela ere irabazi zuen eta hori ez da kasualitatea», gaineratu zuen.

Ezarri duten arau berria, aldageletara sartzeko baimena eskatu beharra, ontzat ematen du Artolak: «Aspaldiko kontua da, pilotari bat aldagelara zuzenean sartzen denean duda sortzen da-eta zergatik sartu den». Hala ere, badaki «gauza batzuk betetzea kosta egingo dela. Benetan mina hartzen duenari kosta egingo zaio medikuaren zain egotea, nik ere, behatza atera nuenean, aurrena egin nuen gauza izan zen jende aurretik ezkutatzea, edozein gauza aldatu, buila atera… ezkutatzea irteten zaigu», esan zuen.

Irujo quiere ir «sobre la marcha»

La lesión en el dedo que le obligó a retirarse del Parejas es más grave de lo que se pensaba al inicio, pero Juan Martínez de Irujo todavía no se descarta para el Manomanista. Eso sí, sabe que las prisas son malas consejeras y prefier ir viendo cómo evoluciona.

«Ahora mismo el manomanista no es mi prioridad. Haré todo lo posible para que se recupere lo más rápido posible, pero tomaremos las decisiones sobre la marcha. A mí lo que más me preocupa ahora mismo es que se me cure el dedo y pueda volver a jugar sin dolor», señaló el de Ibero en declaraciones a Euskal Telebista.

La fecha de su partido está puesta el 1 de mayo, en Eibar, e Iñaxio Errandonea negó tajantemente en la presentación del torneo cualquier posibilidad de aplazamiento, por mucho que existan dos semanas de margen antes de semifinales. En caso de renuncia, pasaría directamente el superviviente de su rama, la B. J.O.