Kristiane Etxaluz elkarrizketatu du «Jakin» aldizkariak 212. zenbakian
“Jakin” aldizkariaren 212. zenbakian, “Historia bizia” sailean, Kristiane Etxaluz Etxegarai elkarrizketatu du Amagoia Gurrutxaga kazetariak. 1941ean Domintxainen jaiotako kultur eta politika ekintzailearen bizitzan eta ibilbidean sakontzen du elkarrizketak: haurtzaroa Domintxainen; ikasketak herrian eta Baionan, Bordelen eta Tolosan; euskaldun kontzientzia hartzea nerabezaroan; Hego Euskal Herriko lehen errefuxiatuekin harremanak; Enbata mugimenduan eta ETAn parte hartzea, formakuntza politikoa eta lehenengo atxiloaldia 1965ean; aktore ibilbidea antzerkian, borroka politiko, armatu eta feministarekiko konpromisoak; Alfonso Etxegarai errefuxiatu eta deportatuarekin elkarbizitza Sao Tome eta Euskal Herriaren artean; torturatuak artatzeko Abegi Fundazioaren egitasmoa... Azken batean, bere bizitza eta lanari buruzko testigantza jasotzen du elkarrizketak.
Beste bi artikuluk osatzen dute elkarrizketa. Bata, Asisko Urmenetak egina, Euskal Herria banatzen duen mugak bi aldeen artean sortzen duen urruntasun eta ezezagutzari buruzkoa.
Bigarrenean, Eguzki Ureagak euskal errefuxiatuek Ipar Euskal Herriko bizitza politiko, sozial eta kulturalean bete duten tokia aztertzen du, batik bat 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara arte.

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian
