«Euskara txesta, goza eta mintza» kanpaina abiatu du Xiberoa Herri Alkargoak
Zuberoako lurraldean ere euskara sustatzeko eta erabiltzea «plazera» dela oroitarazteko hainbat ekimen antolatu ditu bertako herri elkargoak. Hala, aste honetatik hasita, irratietan mezuak hedatuko dira eta hainbat euskarri argitaratuko dira, esaterako denden ateak zabaltzeko (pusa-tira) pegatinak, ordutegiak edota mezu laburrak jakinarazteko karteltxoak; herriko etxeetan euskara dakiten edo ikasten ari diren langileak identifikatzeko ohar-taulak eta abar.
Jatetxeei begira, berriz, paperezko plater-azpikoak inprimatu dituzte, hiztegi labur bat, abesti bat, errezeta bat eta joko bat jasoz.
Herri elkargoaren webgunean topatu daitezke euskarri guztiak, eta baita ere ohar laburrak idazteko (egutegia, datak, abisuak) lagungarri izango den tutorial bat.
Ekimenekin jarraitu
Urtean zehar lehendik abiatutako ekimenak edo berriak gauzatuko dituzte (gau-eskoletako ikasleentzako edota kirol eta kultur ekitaldien afixetarako diru laguntzak, udal langileentzako formakuntza, guraso berrientzako opari-kartazal bat euskarazko jokoekin...).

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
