«Tirabirak» erakusketa Donostian ikus daiteke

“Tirabirak” erakusketa Donostiako Okendo kultur etxean dago abuztuaren 20ra arte, Bilbon eta Leioan egon ondoren. Eguneroko prentsan Euskal Herriak bizi izan duen egoera politikoa nola islatu den ikertzen du. Gainera, “Komunikabideak, gatazka eta bizikidetza; tirabirak binetetan” ikastaroa hasi zen atzo.