GARA
DONOStia

Demokrazia Zuzenaren Mundu Foroan, erabakitzeko eskubiderik ez

2016an Donostian gauzatuko den Demokrazia Zuzen Modernoari BuruzkoMundu Foroaren programaren edukietatik Udal Gobernuak erabakitzeko eskubidea kendu duela salatu du EH Bilduk. Hala, gaia programaren edukien oinarrizko input-en artean kokatu eta horren gaineko hitzaldi eta tailerrak jorra daitezen eskatzeko kontrol mozioa aurkeztuko du koalizioak gaur.

EH Bilduk azalpenak eskatuko ditu, ez baitu ulertzen nola ezabatu den gai hori, programaren ataletako bat «herri-mugimenduen ekarpena demokrazia zuzenari» eta «demokrazia zuzena aldaketa politikorako motor gisa» izanik.