BILBOKO KONPARTSEK IñIGO CABACAS OROITU DUTE

Ehunka lagun bildu ziren atzo Maria Diaz de Haro kaleko etxartean, Iñigo Cabacas oroitzeko. Txomin Barullo konpartsak deitutako ekitaldian, konpartsakideek, Athleticeko zaleek eta herritarrek parte hartu zuten, eta babesa erakutsi zieten Cabacasen gurasoei. 2012ko apirilean hil zen gaztea, ertzain batek gomazko pilota batekin jota.

Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS