EHUNKA LAGUNEK AMNISTIA ALDARRIKATU DUTE BILBON

Ehunka lagunek amnistia aldarrikatu zuten atzo Bilbon, manifestazio batean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak deituta. Mobilizazioa Zabalburutik irten eta Moyua plazan bukatu zen. Bertan, hamahiru egun gose greban daramatzan Fernado Lizeagak preso, iheslari eta deportatu politikoek bizi duten egoera larriaz ohartarazi zuen. Bestalde, Irlandako bi preso ohiren gutuna ere irakurri zuten, «euskal preso guztiei, bereziki gose greba hastera behartuta izan direnei» babesa eta «elkartasun tinkoa» eskainiz. Amnistiaren Aldeko Mugimendua ere goraipatu zuten irlandarrek gutunean.

Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS