GARA
DONOSTIA

Zabaltegi-Tabakalerako 10 film urrian ere ikusiko dira

Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailak jarraipena izango du jaialdiaren ondoren, hain zuzen, irailaren 30etik urriaren 28ra arte.

Antolatzaileen arabera, «proposamen zinematografiko harrigarrienei irekitako sail bat da. Ez du formari buruzko araurik, ezta gaiari buruzko mugarik ere». Aurten, sailaren lehen lehiaketa urtean, 24 film arituko dira 20.000 euroz hornitutako Zabaltegi-Tabakalera saria lortzeko lehian. Programa bost saio bikoitzek osatuko dute, eta bakoitzean film labur eta luze bana proiektatuko da. Zikloa Tabakalerako ohiko programazioan sartzen da eta sarrerak ohiko salmenta bideetan erosi ahal izango dira 3,5 euroan.