GARA
LONDRES

Calaisko kanpalekuko adingabeko iheslariak hartuko ditu Londresek

Britainia Handiko Barne Ministerioak atzo baieztatu zuen frantses Estatuko Calaisko kanpalekuan bizi diren eta herrialdean senideak dituzten adingabeak hartzeko premiazko egitasmo bat jarri duela abian. Parisek aurki desegin nahi du aipatu kanpalekua.

Britainiar funtzionarioak dagoeneko lanean ari dira, frantsesekin batera, Calaisen. Kanpalekuan bizi diren adingabeen nortasuna argitu nahi dute, Londresek abian jarritako premiazko egitasmoa bete ahal izateko. Plan horren araberako lehen bidaiak datozen egunotan egingo dira. «Mantxako kanalaren bi aldeetan lanean ari gara adingabeen nortasuna lehenbailehen zehazten dugula ziurtatzeko», adierazi zuen britainiar Barne Ministerioko eledun batek. Londresek «ahal den adingabe kopuru handiena» hartu nahi duela erantsi zuen.

«Premiazko egitasmo» horrek sekulako mesedea egingo die ehunka lagunei. Tankerako zerbait bizi izan zuten joan den ostegunean sei lagunek: bost afganiarrek eta siriar batek.

Calaisko gabeziak, arazoak eta beldurra atzean utzi ahal izan zituzten. Eurostar tren batean eraman zituzten kontinentetik uhartera, Mantxako kanaletik barrena. «Londresen daude nire etxekoak, nire arreba zehazki. Bertara joan behar dugu. Ez daukagu beste irtenbiderik eta guretzat ezinezko da beste herrialderen batean, Alemanian edo Frantzian esaterako, bizitzea», esplikatu du Saadik.

Calaisko kanpalekua kanpin dendaz eta etxolaz beteta dago. Egunotan egindako kalkuluen arabera, 6.000 pertsona inguru bizi dira bertan, baldintza negargarrietan, eta horietako 1.300 inguru bakarrik dauden adingabeak dira.

Kanpalekuaren ebakuazioa atzeratzeko helburuarekin, makina bat gobernuz kanpoko erakundek errekurtso bat aurkeztu zuten frantses Justizia Administrazioaren aurrean, baina horien maniobrak ez du lortu prozesua bertan behera uztea. Kanpalekua aurki itxiko dutela-eta, errefuxiatu batzuek, adingabeak tartean, beren burua arriskuan ipintzen dute kosta ahala kosta Britainia Handira iristeko, Tomas Bocek Europako Kontseiluko Migrazio eta Errefuxiatuentzako idazkariak nabarmendu duenez.

«Ez dira etorkinak, ez dira errefuxiatuak. Umeak dira. Sei edo zortzi urteko haurrak, erabat bakarrik daudenak. Hamazazpi urte dituztenak ere umeak dira», adierazi die kazetariei iheslariei laguntza ematen saiatzen den boluntario batek.

Empujados a volver a un país en guerra

Asad nació entre chabolas de plásticos y palos que se alzan en pleno desierto en el norte de Kenia. Creció en Dadaab, el campamento de refugiados más grande del mundo. 25 años después, le obligan a volver a Somalia, un país del que su familia huyó por una guerra que continúa a día de hoy. A seis semanas de que se cumpla el plazo fijado por el Gobierno para desmantelar el campamento por «cuestiones de seguridad», organizaciones como Médicos Sin Fronteras (MSF) se oponen y critican el programa de repatriaciones a priori voluntarias que Kenia y la Agencia de la ONU para los Refugiados (ACNUR) han puesto en marcha. Según una encuesta realizada por MSF, ocho de cada diez refugiados no quieren volver a Somalia. Tienen miedo de la falta de asistencia sanitaria, la violencia sexual y el reclutamiento forzado por parte de grupos como Al Shabaab, filial de Al Qaeda. «Enviar de vuelta a estas personas en estas condiciones es inhumano e irresponsable», dice la portavoz de MSF en Kenia, Liesbeth Aelbrechta.Jèssica MARTORELL (Efe)