GARA
RAMALLAH

Abbasen buruzagitza itzaltzen ari da eta palestinarrek zatituta segitzen dute

Gaixotasun koronario baten eraginez orain aste batzuk Mahmud Abbas palestinar presidentea erietxera eraman behar izan zuten eta berriz dago mahaiaren gainean agintaria ordezkatuko duen pertsonari buruzko eztabaida, okupazioak erabat baldintzatzen duena.

Mahmud Abbasek 81 urte ditu eta presidente karguan jarraitzen du, nahiz eta gero eta ahulago dagoen. 2005ean hautatu zuten lau urterako, baina hamaika urte pasatu ondoren, bera da presidentea.

Yasser Arafat aurreko presidentea hil zenetik hamabi urte pasatu direnean, Abbasen legealdiak ez du fruitu handirik eman ondare moduan aurkezteko eta teorian noizbait Palestinako Estatua osatuko luketen lurraldeek (Zisjordania, Gaza eta Jerusalem hiriko ekialdea) erabat zatituta jarraitzen dute.

Gainera, Hamas mugimendu islamistak (Gazan du nagusitasuna) eta Al Fatah Abbasen alderdiak (Zisjordania dago bere eskuetan) etsaituta segitzen dute. Ez da harritzekoa, beraz, Abbasek ez izatea palestinarren artean Arafatek izan zuen babesa.

Baldintza horietan ezinezkoa da legediak eskatzen duena egitea, hau da, hauteskundeak antolatzea. Gainera, palestinar politikarien artean ez da ageri herritar gehienen sostengua lor dezakeen inor.

Palestinar hedabideek jakitera eman dutenez, Abbasek berak politika utzi eta erretiratu egin nahiko luke, Al Fatah alderdiak hautatzen duenari bere babesa emanez. Al Quds agentziak esan du Al Fataheko buruak dagoeneko ari direla nor izendatu negoziatzen, baina etxe barruan, inolako berririk plazaratu gabe.

Inkestek argi azaltzen dute ez dagoela ordezko garbirik, eta garbiena, Israelek dauka preso: Marwan Barghouti (JMCC zentroak irailean egindako inkestaren arabera, palestinarren %10,5ek berari emango lioke botoa). Inkestan aipatzen den bigarren hautagaia Ismail Haniyeh Gazako lehen ministro islamista da (%9,8). Hirugarren lekuan, Mohamed Dahlan Gazako Al Fataheko buru ohia dago (%5,1).

 

La Unesco pide a Israel que cese los abusos en Jerusalén Este

La Unesco adoptó formalmente una resolución sobre Jerusalén Este promovida por países árabes en nombre de la protección del patrimonio cultural palestino, pero muy criticada por Israel que, según alega, niega el vínculo milenario entre los judíos y los lugares santos. La resolución lleva el título de “Palestina Ocupada”.

Pese a la indignación israelí, la Unesco adoptó formalmente el martes dicha resolución. El texto, propuesto por Argelia, Egipto, Líbano, Marruecos, Omán, Qatar y Sudán, fue examinado por los 58 miembros del Consejo ejecutivo de la organización para la educación, la ciencia y la cultura de la ONU, en su sede de París. Su adopción, el jueves pasado, en una primera votación en comisión (24 votos a favor, 6 en contra, 28 abstenciones) suscitó indignación en Israel: su Gobierno anunció la suspensión de su cooperación con la Unesco, en señal de protesta.

Ayer ninguno de los Estados miembros del Consejo, reunidos en asamblea plenaria, pidió la reapertura del debate y el texto fue confirmado sin necesidad de nueva votación. Los palestinos se congratularon por este resultado: «La resolución recuerda a Israel que es la potencia ocupante en Jerusalén este y le pide que cese los abusos», declaró a la prensa el embajador adjunto palestino en la Unesco, Munir Anastas.

«No es un buen lugar para resolver los problemas entre países o pueblos», replicó el embajador de Israel, Carmel Shama Cohen.GARA