GARA
JERUSALEM

Israeldarrek palestinarrei tiro egin diete arrazoirik gabe, Armadaren arabera

Palestinarrek zein gobernuz kanpoko erakundeek salatu moduan, Israelgo Armadak berak ere onartu du soldaduek Zisjordanian azken bi asteotan egin dituzten erasoaldi batzuetan arrazoirik gabe egin dietela tiro manifestariei edota inolako arriskurik ez zekarten gazteei.

“Ha’aretz” egunkariak eman du ezagutzera Israelgo Armadak egin duen ikerketa. Egileek azken bi asteotan Zisjordaniako zenbait puntutan izan diren lau gertaera aztertu dituzte eta ondorioa ezin argiagoa da: militarrek tiro egin zieten palestinarrei beren bizitzak arriskuan egon gabe, eta horixe exijitzen du araudi militarrak.

Polizia Militarrak egindako txostenak aztertzen duen kasuetako bat Khaled Bahar nerabearena da. Joan den ostegunean hil zuten, okupatzaileen ibilgailu militarrei harrika ari zela. Hebrondik gertu izan zen gertaera, Bet Umar jaioterri ondoko errepide batean. Bi tiro egin zizkioten. Hiltzaileek adierazi zuten atxiloketa protokoloa aplikatzen ari zirela eta halako batean beren bizitza arriskuan zegoela sentitu zutela. Baina barne ikerketak hankaz gora bota ditu adierazpen horiek: palestinarrak ihes egiten ari ziren une horretan, soldaduei bizkarra emanda, komandanteak tiro egin zienean.

Aztertutako bigarren kasua ere joan den astekoa da. Tapuah kolonia juduko bidegurutzean hil zuten Raheeq al-Birawi emakumea. Bertsio ofizialaren arabera, emakumeak arma zuri bat atera zuen Mugetako Poliziaren aurrean eta tiro egin beste erremediorik ez zuten izan. Ikertzaileek diote agente batek oin batera egin ziola tiro Birawiri. Beraz, ustezko arriskua bukatuta zegoen, baina ondoren beste agente batzuk hurbildu eta 30 tiro egin zizkioten, egunkariaren arabera.

Beste kasu batean, soldaduak ez ziren konturatu ere egin Zisjordaniako iparraldeko puntu batean egindako protestaldi batean bi lagun zauritu zituztenik. Pneumatikoak erre eta harriak bota zituzten manifestariek, eta israeldarrak tiroka hasi ziren, istiluen aurkako materiala erabiltzeaz gain. Kasu horretan, ikertzaileek uste dute palestinarrei tiro egitea bidezkoa zela.

Palestinarrek bizi duten egoera negargarriak eragindako eraso ugari izan da iazko urriaz geroztik. Gutxienez 236 palestinar hil dituzte, kasu gehienetan eraso ahaleginak leporatuta.

Derriban el domicilio familiar de 30 palestinos

Israel demolió ayer un edificio en Jerusalén Este en el que residía una familia de 30 miembros. La Policía dio aviso a la familia propietaria, Yafara, de la inminente demolición y ayer a primera hora las excavadoras entraron en el sur de la Ciudad Vieja, entre amplias medidas de seguridad para proceder al derribo. Los Yafara había pedido muchas veces legalizar la construcción. Se produjo otra demolición en el barrio jerosolimitano de Beit Hanina.GARA