Ritxi AIZPURU
Musika argitaratzailea

Musikaren lilurak

Ongi dago jakitea zergatik musikak edonor liluraturik utz dezakeen. Edozein pasarte edo bizipen hutsalaren hutsalekoaren ondokoa izanagatik, musikarekin nahastuta har dezakeelako berebiziko garrantzia. Ezerezkoak ziren horiek, bat-batean aparteko altxor kitzikagarri bilakatzeko modua eman diezaioke doinu bati. Altxor horiek, ordea, nola gozatu jakitean dago koska, eta, aldi berean, perlarik zoragarriena hunkitzeraino. Azaleko ezagutza badugu, nola pentsatu sustraietan? Komunitate guztietan izan dira sorginak, xamanak, belagileak edo aztiak. Gure bizitza errazagoa da (askorena bederen, beste hainbatena oinaze baino ez bada); beraz, ekialdeko bizitza garaikidea eramangarriagoa da. Gure antzinakoen bizitza esfortzu nekagarrien zamarekin zetorren, baina komunitate bakoitzak beti izan ditu ezinegonei buelta emateko moduak. Artegatasun eta kezkak uxatzeko, komunitateetan bazen naturaren jakituria norbanakoak eta bizilagunak lasaitasun unetan murgilarazteko. Substantzia lasaigarrien ezagutza belagileek egindako pertzadetan egon ohi zen.

Pertzekoak mitoen pentsamendurako bidea egina zeukan. Baina pentsamendu mitologikoak ere lapikotik edan du. Substantziak algarara daramanez, bizitza berari drama kendu egiten zaio. Barre algarak eragiten ditu marihuanak. Larraitzeko jaian, ordea, Ez Dok Amairurekin ardoa bilakatu zen bizigai nagusi. Gure antzinakoen substantzia liluragarrien transmisiorik gabe geratu ginen. Kantuen lilura gorde dugu.