«Amama»-ko obra artistikoen erakusketa, Baionan

“Amama” filmeko obra artistikoekin –argazkiak eta bideoak oro har–osatutako erakusketa zabalduko dute gaur Baionako Atalante zinema aretoan. Horrez gain, 18.00etan “Amama” ikusteko aukera izango da eta, ostean, soinu bandaren egile Maite Arroitajauregi Mursegok kontzertua eskainiko du.