GARA
DONOSTIA

Bikaintasuna erakutsi duten hamar kide gazte gehitu ditu Jakiundek

Jakiunde Akademiak ekintza eremu hartzen dituen lurraldeetako hamar akademiko gazte barneratu zituen atzo. Hala, gaur egun Akademiako kide diren 71 jakitunen lan ildoak osatuko dituzte horiek, atzo Donostian egindako ekitaldian baieztatu zutenez.

«Beraien ibilbide profesionalaren hasieran bikaintasuna erakutsi duten gazteen ikuspuntua kontuan hartzea ezinbestekoa» dela iritzita hartu du Jakiundek erabakia. Horra, kide berriak: Nora Alonso, Ignacio Arganda-Carreras, Nuria Cano, Naroa Ibarretxe, Lourdes Basabe-Desmonts, Igor Ijurra, Jon Maya, Oihana Otaegui, David Pardo eta Mikel Santesteban.