Larrabetzu, Ataun, Errezil, Areatza eta Mendaro UEMAko kide izango dira

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak batzar nagusia egingo du larunbatean eta mankomunitatera sartzeko Larrabetzu, Ataun, Errezil, Areatza eta Mendaroko udalek egindako eskaera berriak aztergai izango dira. Bost udal berriak gehituta, 82 udal izango dira UEMAko kide, guztira 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuz.
Agintaldi honetan UEMAko kide izatea erabaki duten bederatzi udaletako alkate eta zinegotziek agerraldia egin zuten atzo Larrabetzun, Josu Labaka UEMAko lehendakariarekin batera, eta 2017 «urte garrantzitsua» izango dela nabarmendu zuten, «adostasunaren bidetik UEMAk hazten jarraituko duelako batetik, eta arnasguneen aitortza zein babesa lortzeko jorratu beharko diren bideak sendotzeko urtea izango delako bestetik».
Agintaldiaren hasieratik gehitu diren bederatzi herri berriekin, guztira, 240.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute UEMAko kide diren herrien artean. Labakak adierazi zuenez, gainera, «urte berrirako aurreikuspen ederrak ditugu». «Beste hainbat herrik erakutsi du UEMAko kide izateko gogoa, eta horiekin ere ari gara bilerak egiten, ahalik eta adostasun zabalenarekin har dezaten erabakia».
Larunbateko batzar nagusian, besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dute, UEMAren ohiko ildoen baitan: udalak ez ezik udalerriak ere euskalduntzea, herritarren sentsibilizazioa eta ahalduntzea eta udalerri euskaldunen zaintza. Bilera 12.00etan hasiko da.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
