Estibalitz EZKERRA
Literatur kritikaria

Ekarpena

On Kixote Mantxakoa” laneko hainbat pasarte berridazten dituen egile frantziar baten gaineko literatur saio bat azaltzen zaigu Jorge Luis Borgesen ipuin ezagunenetako batean. Iruzkingileak laudoriozko hitzak zuzentzen dizkio idazleari Cervantesen nobelari egindako ekarpenagatik. Pablo Katchadjian idazle eta poeta Borgesen beraren “El Aleph”-etik (1945) abiatu da “El Aleph engordado” (2009) osatzeko. Ipuinaren muina bere horre tan mantendu eta adjektib oak zein deskribapenak gehitu dizkio. Jatorrizkoak 4.000 hitz ba zituen, loditutako “El Aleph” 9.600 hitz inguruan dabil. Senarraren ipuineko kritikariak ez bezala, ordea, Maria Kodamak ez du Katchadjianen “ekarpena” onean hartu. Borgesen alargunak jabetza intelektualari iruzur egitea leporatu dio, baita epaitegira eraman ere.

Bost urteren ostean, epaiketa otsailaren 14rako finkatu dute. Hainbat idazlek, horien artean Cesar Ariasek eta Ricardo Pigliak, beren babesa eskaini diote Katchadjiani eta Kodamari salaketa bertan behera uzteko eskatu. PEN bera haren alde agertu da eta “El Aleph engordado”-ren alderdi esperimentala defendatu du. Borgesek berak pasticherako zaletasuna zuen, eta urtetan Buenos Airesko zenbait egunkari eta aldizkaritan bereak ziren testuak beste egileenak balira bezala argitaratu zituen, baita existitzen ez ziren liburuen gaineko kritikak eta saioak idatzi ere. Baina ez da sormena eztabaidagai dagoena kasu honetan, egile eskubideak baizik; nork duen haien gaineko eskuduntza legala eta, batez ere, ekonomikoa.