Maketa lehiaketa abiatu du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak lehendabiziko aldiz maketa lehiaketa antolatu du, gazteen artean tradiziozko musika mota hau sustatzeko asmoz. Hala, lehiaketara aurkezten direnek gehienez 25 urte izan ahalko dituzte eta euren lanak taldea n, bakarka zein bikoteka osatu beharko dituzte, trikitia edota panderoa oinarri hartuta.
Abestia bideo formatuan aurkeztu behar da elkartean partaide guztiak zuzenean jotzen ikusten direla, eta baldintzen artean dago baita ere abestia aurrez argitaratu gabea izatea.
Diskoa eta bideoa
Elkarteko zuzendaritzak osatutako epaimahaiak hamar pieza onenak hautatu eta haiekin CDa grabatuk o da ekainaren erdialdet ik aurrera, azaldu dutenez. Proposamen onenak, aldi berean, bideoklipa grabatzeko aukera ere izango du.
Bideoak trikitixa@trikitixa.eus helbidera bidali behar dira maiatzaren 15a baino lehen, eta epaimahaiaren erabakia maiatzaren 31n argitaratuko da elkartearen webgunean (www.trikitixa.eus).

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
