Michelin gidak 10 izar banatu ditu Ipar Euskal Herrian, bi ostatuk galdu dute eta bik lortu

Michelin Gidak Estatu frantseseko jatetxeetan banatu dituen izarren berri eman zuen atzo Parisen. Ipar Euskal Herriari dagokionez, izendatuak dauden hamar ostatuek izar bakarra dute. Donibane Lohizuneko Grand Hoteleko L’Ocean eta Arrangoitzeko L’Atelier de Gaztelur dira izar batekoen zerrendara gehitu direnak. Baionako L’Auberge du Cheval Blanc eta Biarritzeko Hotel du Palaiseko jatetxeak galdu egin dute orain arte zeukatena.
Bi berri horiek eta izendapena berritu duten gehienak Lapurdin daude: Biarritzeko L’Impertinent eta Les Rosiers, Bidarteko Table des Frères Ibarboure eta Briketenia, Arrangoitzeko Moulin d’Acotz, Senpereko Auberge Basque eta Donibane Lohizuneko Kaiku. Bestea, Nafarroa Beherean dago: Donibane Garaziko Les Pyrenées.
Estatu mailan
Estatu frantsesean 616 jatetxe izardun daude 2017ko gidan. 70 izar berri eman dituzte, aurreko urtean baino hamasei gehiago, hau da, orain arteko kopururik handiena. Bestalde, Courchevel hiriko Cheval Blanc ostatuak izar berri bat lortu du, horrela Yannick Allenok gidatzen duen ostatua hiru izar lortzen dituen estatuko jatetxe berri bakarra bilakatu da. Gida ezagunean bere izena izar batekin sartzea lortu duten 57 jatetxe berri daude.
Michelin gidako ikuskatzaileek atentzio berezia ezarri dute aurten jatetxeen aztarna ekologikoan, zirkuitu laburretan eta prezioen mugatzean.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»
