«Iruña-Veleia I. eta II. Nazioarteko Biltzarrak» liburua aurkeztu dute

Euskeraren Jatorria elkarteak “Iruña-Veleia I. eta II. Nazioarteko Biltzarrak” liburua aurkeztu du Gasteizen. Aurkezpena Bibat museoan egitekoak zirela, baina aurrez «berbaz» emandako baimena azkenean ukatu egin zietela-eta, aurkezpena Elkar dendan egin behar izan zutela salatu du elkarteak prentsara bidalitako ohar baten bidez. Aurkezpenean, gaiaren gainean bildu diren ponentzia ezberdinez eta Iruña-Veleiako «altxorrari» eman beharreko garrantziaz aritu ziren.