Otamendiren garaipenarekin zehaztuta geratu dira Arabako txapelketako 2. itzuliko saioak

Finalaurrekoen lehen itzuliari amaiera eman zion atzo Arabako Bertsolari Txapelketak Dulantzin jokatu zen saioarekin. Bertan, Asier Otamendik lortu zuen puntuazio altuena, 237,5 punturekin, 85 bertsozaleren aurrean eta Lierni Altuna gai-jartzailearen aginduetara egindako saioan. Oihane Perea izan zen bigarren (235,5 puntu) eta hirugarren egin zuen Paula Amilburuk (235). Atzetik izan zituzten Ander Solozabal (216,5), Izar Mendiguren (199,5) eta Jon Ruiz de Pinedo (188). Patxi Aizpurua, Iker Elexpuru eta Ainhoa Aizpurua izan ziren epaimahaikideak eta idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.
Horrenbestez, finalaurrekoen lehen itzuliari amaiera eman eta bigarren itzuliari ekingo diote txapelketan parte hartzen ari diren hemezortzi bertsolariek.
Finalaurrekoen osaketa
Dulantziko saioaren ostean, zehaztuta geratu da bigarren itzuliko saioen osaketa. Azken hiru finalaurrekoak Legution (martxoak 4; Manex Agirre, Jon Ruiz de Pinedo, Felipe Zelaieta, Iker Agirre, Peru Abarrategi eta Iñaki Viñaspre), Laudion (martxoak 11; Xabi Igoa, Jagoba Apaolaza, Asier Rubio, Ander Solozabal, Rikardo Gonzalez de Durana eta Paula Amilburu) eta Aramaion (martxoak 18; Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Zigor Enbeita, Andera Arriolabengoa, Serapio Lopez eta Oihane Perea) jokatuko dituzte, Gasteizko (apirilak 1) final handiaren aurretik.
Arabako Txapelketaren gaineko xehetasun gehiago www.bertsozale.eus webgunean.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
