IGANDEKO BOZAK AHOZ AHO BAIONAN
IGANDEKO HAUTESKUNDEAK HIZPIDE IZAN ZIREN IPAR EUSKAL HERRIAN EGIN ZIREN MANIFESTAZIOETAN. MACRON ZEIN LE PEN, SINDIKATU ETA ERAGILEEK EZ BATA EZ BESTEA EZ DUTELA GUSTUKO ADIERAZI ZUTEN. BAIONAN, 2.000 PERTSONATIK GORA BATU ZIREN.

Sindikatu eta eragile ezberdinek bat egin zuten Maiatzaren Lehenarekin Bidasoaren beste aldean. Egun seinalatu honetan ia derrigorrezkoa den moduan, prekaritatea gaitzetsi eta langileen eskubideak defendatu zituzten. Alta, beste mezu batek hartu zuen protagonismo handiagoa: datorren igandean Estatu frantsesean izango diren hauteskundeen bigarren itzulia eta jokoan dagoenak piztu duen kezka.
Karrikak elkarbanatu zituzten deitzaile ezberdinek, nahiz eta deialdi propioak egin. Bata bestearen atzetik, hori bai, helburu berberak defendatuz. Bizi! kolektiboak koloreak eta aldarriak baliatu zituen errefuxiatuen alde egiteko, kapitalismoaren aurka agertzeko, eta egungo garaien aurrean elkartasun deia egiteko.
Ez zebilen oso urrun LAB sindikatua; bai Maulen bai Baionan ere ordezkaritza bidali zuen.
Azken honetan 2.000 pertsona inguru batu ziren. Komunistak eta CGT sindikatua batera irten ziren, baina Le Pen-Macron lehiaren artean, jarrera ezberdina adierazi zuten: lehenengoek «sudurra estalita» bada ere, En Marche mugimenduarentzat eskatu dute botoa; CGTk berriz, ultraeskuindarraren aurka egiteko eskatu zuen, zeinen alde egin argi esan gabe. CFDT sindikatuak, 1981. urteaz geroztik, lehen aldiz botoa eskatu zuen, Emmanuelle Macronentzat, zehazki.
Maulen, bi hautagaiak hilkutxan irudikatu zituzten.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»
