Krisi pertsonalak eta erritu aztekak,Leire Asiain inspektorearen auzi berriak
Alberto Ladron Arana idazte nafarrak inoizko ataka estuenetara eramango du Leire Asiain inspektorea «Jainkoen zigorra» eleberri berrian. Inoizko krisi pertsonal larrienean denean, Olivier eta Peio Idiart anaia baxenabartarren hilotzak agertuko dira Mendaur mendian eta, heriotzak argitzeko ikerketan murgiltzearekin batera, barrura, bere buruari begira ere jarri beharko du bizitzan nondik jo nahi duen erabakitzeko.

Alberto Ladron Aranaren hamargarren eleberri beltza eta protagonista gisa Leire Asiain inspektorea duen hirugarrena da Elkar-ekin argitaratu berri duen “Jainkoen zigorra” (aurretik “Harrian mezua” eta “Gezurren basoa” eleberrietara eraman zuen). Oraingo honetan, Ipar Euskal Herrira bidaiatu beharko du, Mendaur mendian agertu diren bi anaiaren hilotzen ustezko hilketa argitzera.
«Olivier eta Peio Idiart anaiak hilda agertuko dira, antzinako azteken sakrifizioa adierazten duen modu batean, eta, hilketa mugaz bestaldekoa denez, ikerketa Foruzaingoak eta jendarmeek eramango dute», aurreratu zuen Ladron Aranak. Laster, krimen horren atzean «zerbait handiagoa, antolatua eta iluna» dagoela antzemango dute eta ikerketak bestelako bideak hartuko ditu.
Ikerketaz batera, baina, inspektore nafarra inoizko krisi pertsonal larrienean murgilduta egongo dela iragarri zuen idazleak. «Arazoak dituen emakume bat da; arazoak dituena baina borroka egiten duena horiek gainditzeko. Nobela honetan aurrekoetan baino nabarmenago gainera», zehaztu zuen. Aurreko eleberrietan, elikadura-nahasmenen bat duen eta harremanak izateko zailtasuna duen pertsona bezala agertzen da Asiain, «burbuila txiki horretan eroso sentitzen da baina hortik kanpo ez, eta hemen ahalegina egingo du hori gainditzeko», iragarri zuen.
Esperotako eleberria
Xabier Mendiguren editoreak azaldu zuenez, Asiain protagonista duen nobela berriaren gosez ziren Ladron Aranaren zaleak. «Euskal Herriko idazleetan nobela beltzari lotuen dagoen idazlea da, bai titulu kopuruz, bai jarraitutasunagatik, bai duen arrakastagatik. Bere liburuak oso maiz berrargitaratzen dira eta jende asko liburua atera orduko doa erostera», esan zuen. Iaz argitaratu zuen “Gezurren basoa”, esaterako, hirugarren berrargitaraldian doala esan zuen eta Ladron Aranak, bere aldetik, idaztean oinarri dituen gakoak azaldu zituen.
Osagai nagusitzat misterioa eta ekintza dituela esan zuen, lehena irakurlea hasieratik harrapatzea beharrezkoa delako, baina baita amaieraraino kateatuta eramateko ere. «Ikerketak krimenaren ezaugarri batzuk agerira eramango ditu, baina nork eta zergatik egin duen ez», azaldu zuen. Irakurketan zehar irakurleari bere hipotesi eta teoriak egiten utzi behar zaiola ere defendatu zuen, baita hipotesi horiek amaieran gainditu egin behar direla ere, «bestela, txundituta utzi beharrean dezepzioa eragingo diozu».
Misterioa amu modura baliagarria bada ere, ikerketak abiatzearekin erritmoa bizkortzea gustuko duela ere esan zuen, horretarako estiloa baliatuta. «Deskribapenak ia telegrafikoak dira eta informazio berria emateko elkarrizketak erabiltzen ditut, irakurtzeko errazagoa delako eta umorea bezalako elementuak txertatzeko aukera ematen didalako», esan zuen.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
