IBON SARASOLAK ABADIA SARIA JASO DU

Ibon Sarasolak Anton Abadia saria jaso zuen atzo Gipuzkoako Aldundian egindako ekitaldian. Euskara batuaren alde eginiko lana eskertu nahi izan dio modu honetan, baita gure hizkuntza esparru berrietara zabaltzeagatik ere. 1946an Donostian jaioa, Euskaltzaindiko kidea da 1988tik. “Euskara batuaren ajeak” lana idatzi zuen 1997an eta Klasikoak bilduma koordinatu zuen. Xare Alvarezek propio egindako artelana jaso zuen atzo Sarasolak. XXXXXXXXXXX | ARGAZKI PRESS