JAVI PEREZ DE NANCLARESI AZKEN AGURRA GASTEIZEN

1978. urtetik ez zuen bere hiria zapaltzerik izan, jazarpen politikoak atzerrirako bidea hartzera behartu baitzuen (espetxean ere izan zen), baina atzo azken agurra Gasteizen jaso zuen Javi Perez de Nanclares iheslariak, Mexikon zendu berri denak. Lagunak, berarekin dantzari ibilitakoak, auzokideak... guztiak Auzolana pilotalekuan elkartu ziren, «Javi gogoan, eskerrik asko» ozen adierazteko. Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS