Giro onean iragan da maskaraden irekiera muskildiarren eskutik

«Laurehun pertsonatik goiti bildu ziren Muskildin, eta giro oso ona izan zen. Publikoak errespetu handia erakutsi zuen, eta oso parte hartzailea izan zen, esku-zartak eta irriak anitz izan ziren», baieztatu zuen Xabi Elgartek, igandean abiatu zen maskaradako xorrotx nagusiak.
Pitxuren jokoek aldiro barreak eragin zituzten, eta aurten neskak besterik ez diren dantzariak «izigarri txalotuak izan ziren, goi mailakoak baitira». Maskaradetan den emazteen presentzia handia, egun gizartean duten tokiari buruz dagoen eztabaidarekin bat eginik, buhameen jokoan zeresan handia eman zuen gaia izan zen. Aurtengo berezitasuna den apezaren presentzia ere bide horretatik joan zen, bi emakume ezkontzen eman baitzuten muskildiarrek.
Umeak izan ziren igandeko beste protagonistak, beste agerraldietan agertuko ez badira ere, Muskildiko bi emanaldietan herriko txikiak ere izanen baitira. «Nahi genuen haurrek parte hartzea eta dantzatzea; lehentasuna da haurrak plazara ekartzea» esan zuen Elgartek.
Bestalde, maskaradak manexak Zuberoara erakartzen dituen ekimenetariko bat izanik, kanpotik etorritako jendearekin hartu-eman gogoangarriak izan zituzten muskildiarrek. Gauean orain dela hiru urte Santutxun maskarada egin zuten bilbotarrekin festa egin eta gero, aurtengo jokaldiak Bizkai aldera salto egiteko aukera berria egon daiteke.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
