Carrefourrek 2.400 lanpostu suntsituko ditu Estatu frantsesean

Carrefour supermerkatu talde frantsesak 2.400 postu suntsituko dituela iragarri zuen atzo, enpresatik boluntarioki ateratzeko plan baten bidez. Boulognen duen egoitzetako bat itxiko du. 10.500 lagunek lan egiten dute han. 2020tik aitzinera mila milioi euro gutxiago gastatuko dituela ere jakinarazi zuen. 12.300 denda eta 374.478 langile ditu mundu osoan. Estatu frantsesean du indar gehien, ia fakturazioaren erdia bertan egiten du eta 115.000 pertsonari ematen die lana. Bertze albiste mingarri bat eman zuen: duela hiru urte erosi zituen DIA markako 273 dendak salduko ditu, galerak dituztelako hartu zituenetik. Hipermerkatu batzuk txikitu eta Interneteko eskaerak indartzeko asmoa ere agertu zuen.