GARA
HERRI KIROLAK

Beñat Amade izan da Bizkaiko Lasto Altxatze Txapelketan garaile

Beñat Amade atera zen Diman jokatutako lehian Bizkaiko Lasto Altxatze Txapelketako garaile. Getxotarrak 22 jasoaldi eginez irabazi zuen saioa;. Jon Loiola izan zen bigarren, jasoaldi bat gutxiagorekin, eta Xabir Erleaga izan zen hirugarrena. Jaialdi berean Bizkaiko Herri Kirol Ligako jardunaldia jokatu zen eta, espero zen bezala, Arratzuko Piratak suertatu ziren garaile.

Bestalde, Laukizko Gaztedi jaun eta jabe izan da Bilboko Mallona auzoan jokatutako azken jardunaldian: 600 kilotan txapel guztien jabe da. Sailkapena honela gelditu zen: Gaztedi A, Goiherri A, Gaztedi B, Mutriku, Akelarre, Getxo, Gaztedi C eta Goiherri B.

Harri-jasotzea eta aizkolariak

Emakumeen mailan Usurbilen jokatutako Euskal Herriko Harri-jasotze Txapelketan Idoia Etxeberria gailendu zen, guztira 64 jasoaldi eginez. Bigarren, Karmele Gisasola (31 jasoaldi), eta hirugarren, Julia Martinez (26). Emakumezko aizkolarien txapelketan Nerea Sorondok irabazi zuen (20:03). Bigarren Maika Aristegi izan zen (24:24) eta hirugarren, Santa Sousa (25:10).

Horrez gain, Jesus Mari Goenaga eta Maider Garmendia (segan), eta Patrik Saitua eta Naroa Arriola (lokotx bilketa) izan ziren beste garaileetako batzuk.