Ainara MAIA
ASTELEHENEKOA

Txekiar Errepublikako sega txapelketaren porrota

Goiza altxatzen da, eguzkia atera baino lehen. Eguzkia goian zela abiatu ginen Donostiatik Bilbo aldera abuztuaren 15aren bezperan, bihotzeko hutsune honekin, bihotz zati bat baitago Zilarrezko Itsasoan hondoratuta. Arratsaldeko sei eta erdiak inguru Czech Airlines konpainiako hegazkin batean sartu nintzen beste hamabost euskaldunez osatutako talde batekin, horietako 11 segan egiteko prest Txekian antolatutako txapelketa batean, Bohemia eskualdean. Itzulpen lanekin laguntzeko joan nintzen beraiekin, eta Txekia ere ezagutzen dudalako, prefosta!

Bihotzeko hutsuneak ezin bete, eta aurrera segi behar, iragana atzean utziz, beti aitzina! Almitza elkarteko segalariak, lagunak, Lenka eta ni neu joan ginen Pragatik Prahatice hirira, eta hantxe jaso gintuen David Voborsky segalari txekiar eta txapelketaren antolatzaileak.

Euskal segalariak mutil segailak eta lerdenak! Almitza.eus elkartetik lauzpabost gizonek eta bik emakumek parte hartu behar zuten Txekiako sega txapelketa honetan, baina, lehenbizi, gosari-legea egin genuen Mlynarovice herrixkako Dabid antolatzailearen etxean, 11:00ak inguruan. Euskal segalariak soilik zeuden, oraindik ez baitziren iritsi ez alemanak ez esloveniarrak, eta euskal segalariek zalantza zuten ea txapelketa jokatuko zen ala ez, antolatzaileak esan zuelako belarrik ez zegoela. Lehenbizi txapelketako zelaiak ikuskatu behar ziren, larunbatean, abuztuak 18, jokatu behar omen zen txapelketa baino lehen.

Baina hura zen hura adar jotzea antolatzaileen aldetik! Esan ez zigun ba Dabid Voborsky berak euririk egin ez zuelako ez zegoela belarrik? Zelaien egoera ez zegoen prest oraindik txapelketa bat jokatzeko, eta, asko eztabaidatu ondoren, euskal segalariek haserre handik aldegitea erabaki zuten. «Libertatea hemen badugu/ galde egin gabe nehork/ elgarri esku eman dezagun/ gostarik ere zernahi» (Mendiaga).

Larunbateko txapelketa ustela bertan behera gelditu zen: ez zegoen belarrik. Aio txapelketa...

Baina primeran pasa dugu gure artean Txekiako lurraldeetan! Na zdravi! Osasuna!

Eskerrik asko, Almitza! Mila esker, Lenka, baina zergatik Euskal Herrian euskaldun aunitz ez da euskaraz bizi zu euskaldun izanik Txekiar Errepublikako hiriburuan?