Binakako txapelketa, gaur bertan Getxon
Gaur, 12.00etan, Getxo Herri Kirolen Egunaren barruan Bizkaiko Harri-zulatzaileen Binakako Txapelketa jokatuko da bikote hauekin: Aldai Alde Trapagaranekoa hiru bikoterekin, Burdin Gazteak Ortuellakoa bi talderekin, Errekatxo Barakaldokoa bikote batekin, Kabiezes Santurtzikoa bi bikoterekin, eta Arratzuko Piratak talde bakarrarekin. Enkarterrian harrizulatzaileen kirola indartzen ari dela esan behar da.
Bizkaiko orga-jokoa
Gaur eguerdian, 13.00etan, Bizkaiko Txapelketa jokatuko da eta lau indartsuk parte hartuko dute: Ousman Dramek –Barakaldokoa eta txapela irabazteko faborito nagusia zalantzarik gabe–, Eloy Salterainek (Abadinokoa), Jeronime Etxainbordek (Lapurdikoa) eta Sergio Alberdi arabarrak.
Trontza Txapelketa Mistoa
Bihar, 13.00etan, Bilboko Zabala kalean, Bizkaiko Trontza Txapelketa Mistoa jokatuko da bikote hauekin: Enara Menoyo-Kepa Arozena, J.Legarreta-Garazi Arruti, Pilar Rodriguez- X.Erleaga, Uxue Ansoregi-Mikel Agirre, Iraide Gezuraga-S.Erleaga, Batirtze Ispizua-S. Zubizarreta eta Unai Ardeo-Miranda Journot. Txapelaren jabe izan nahi duen bikoteak 45 ontzako 10 pinu enbor azkarren ebaki beharko dituzte.
Emakumeen lokotx bilketa
Euskal Herri mailako txapelketa da eta bertan parte hartuko dute Maika Aristegi (N), Ainhoa Iraizoz (N), Zuriñe Frutos (Artziniega), Jone Hualde Txantreakoa, Goizalde Aransolo Muxikakoa eta Ainhoa Ortega Urdulizkoa. Lana 1,25 metrotara jarritako 50 lokotx bildu, bi lerrotan jarrita. Txapelketa bi txandatan jokatuko da.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
