Maritxu Kajoi, elegante eta umoretsu, «jaixek goxetik goxera»

Beltza da nagusi soinekoetan, janzkiek dir-dir egiten dute eta gorbatak eta takoidun sandalia finak ikusten dira nonahi. Urriko lehen ostirala da, laneguna beraz, baina jaia lehen ordutik hasiko dute gaur arrasatearrek «eskapulaixue» lepotik zintzilik: hemen da Maritxu Kajoi.
Kristalezko kutxatik (kajoitik) zaindari lanak egiten dituen amabirjinari izugarri gustatzen zaizkio lore sortak; hala, kuadrillak bana uztera deitu dituzte. Lore eskaintza 20.30ean izango da, herriko plazan, eta aurtengo mezua datorren urtekoan denak egotearen aldekoa izango da.
Bi aholku
Festa herriko txikitero baten ateraldiaren fruitua omen da, eta parrandarako egun aproposa izaten jarraitzen du gaur egun ere. Parrokiaren atzean dagoen Errosarioko Ama Birjinaren irudiaren omenez egiten da, bera baita txikiteroen zaindaria.
Bertaratzeko asmoa duenari bi aholku: dotore jantzita joan eta tentuz tekila arrosarekin. «Eztau txarto bañe dentifriko zaborie dauko».

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
