Urrezko Kopan, Arria V.a eta Irazu Zizurkilen
Igandean, 12.00etan Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan, Urrezko Aizkolarien Kopako beste jardunaldi bat jokatuko da, kanporaketa interesgarria. Herriko aizkolari Jon Irazu eta bere aurkari Xabier Orbegozo Arria V.a arituko dura. Lana, hamabina etzaniko kana-erdiko ebakitzea.
Bestetik, harri-jasotzaileak jardungo dira, Gabonetako Kopako seigarren kanporaketan; Jon Gisasola Zelai V.a eta Josetxu Urrutia, Martikorena ordezkatzen. Erabiliko dituzten harriak hiru dira: 100 kiloko zilindroa, kubikoa eta bola. Bakoitzarekin hiru minutuko txanda izango dute. Irabazleak Inhar Urruzunoren aurka jokatuko du.
III. Mailako finala Larrabetzun
Igandean, 12.00etan, jokatuko da Larrabetzun hirugarren mailako txapelketa. Parte hartzaileak, Julen Larrea, Jexus Etxeberria, Beñat Lekue, Hodei Ezpeleta, Jokin Alkizalete eta Goizeder Beltza izango dira. Lana: kana-erdiko hiru pago enbor eta 60 ontzako etzaniko bi enbor.
Biarritz eta Artziniega
Larunbatean Euskal Herri Mailako lauko sokatirak Biarritzen du zita, 17.00etan. 320 kilotan hirugarren jardunaldia jokatuko dute Gaztedik, puntu gehien duenak, bigarrengo den Ibarrak, hirugarren Donazaharrek eta, azkenak, Napurrak-ek.
Igandean 280 kilotan talde mistoak izango dira. Lehen jardunaldia Artziniegan jokatuko da, Bekaldeko kiroldegian, 11.30ean. Kategoria honetan sei taldek neurtuko dituzte indarrak: Arabako Bizindar, Laukizko Gaztedi, Ibarra Gipuzkoatik eta Nafarroatik Antsoain, Berriozar eta Beti-Gazte.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
