A.O.
HERRI KIROLAK

Vicente-Saralegi, Maika Ariztegi eta Xabier Peña irabazle, Iraetako hitzorduan

Igande arratsaldean jokatu ziren Iraetako pilotalekuan Urrezko hiru txapelketak. Gizonezkoen Binakako Euskal Label aizkora sarian Iker Vicente eta Ruben Saralegi lehengusuek osaturiko bikoteak 23 minutu eta 25 segundoko denboran amaitu zituen lanak, Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugerza (25:41) mendean hartuz. Emakumezkoen bakarkakoan bi nafar neurtu ziren, Maika Ariztegi eta Xanta Sousa. Irabazlea Maika izan zen eta bere denbora 6 minutu eta 30 segundokoa. Xantak 10:08ko denbora behar izan zuen. Harri-jasotzen, azkenik, lau kirolari neurtu ziren Iraetako Errota Harriarekin, 107 kilokoa eta borobil samarra. Xabier Peñak hiru minutuko txandan 28 aldiz jaso zuen; Beñat Telleriak, 25 aldiz; Inhar Urruzunok 23 jasoaldi eman zizkion; eta Goikoetxek, 24. Urrezko txapelketek Abadiñon dute hurrengo hitzordua, otsailaren 3an, 12.00etan.