Giro eguzkitsuan abiatu da 21. Korrika Garesko Mena plazatik
Gasteizerako bidean da 21. Korrika atzo Garestik abiatu eta gero. Jendetza bildu zen Mena plazan euskararen aldeko lasterketari sostengua adierazteko eta hizkuntza eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko.

Eguraldiaren iragarpenak kezkagarriak ziren, baina ez ziren bete. Elur zantzurik ez zen izan atzo arratsaldeko bostetan Garesko Mena plazan 21. Korrika abiatzeko ekitaldian. Eguzkia zen nagusi, nahiz eta gerizpean frexko zen. Dena den, euskararen alde korrika aritzeko eguraldi aproposa, ezin hobea.
Txupinazo giroa zen atzo Garesen, Korrikaren hasieran. Plaza jendez gainezka, musika, festarako gogoa. Euskal Herriko txoko ugaritatik bertaratu zen jendea. Bizkaitik etorri ziren, adibidez, Abusu ikastolako irakasle talde bateko kideak. Bilbon ere euskaraz hezi eta hazi egiten dutela aldarrikatzen zuten. NAIZ Irratiari azaldu ziotenez, duela bi urte Otxandion izan ziren Korrikaren hasieran eta aurten ez dute zalantza izpirik izan Garesera etortzeko.
Agintariak ere gerturatu ziren atzo Garesera. Nafarroako Gobernuko kontseilari Ana Ollo, Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarez, eta EH Bildu, Geroa Bai eta Ahal Duguko hautetsiak izan ziren. Baina, esan bezala, atzokoan, beste behin, herritarrak izan ziren protagonista nagusiak euskarari indarra emateko ekitaldian.
Hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen politika eskatu zuten oholtzatik, lekukoak lehen urratsak egin aurretik. Izan ere, Gares «eremu mistoan» dago eta inguruko herrietako asko «zonalde ez-euskalduna» delakoan. Aldarrikapen honen isla lekukoa 4. kilometroan hartu zutenak, «eremu mistora» pasatzea eskatu duten herrietako alkateak. Dena den, eremuz harago euskal hiztunen eskubideak toki guztietan errespetatu behar direla aldarrikatu zen.
Lehen kilometroan aurrera egin ahal izateko antolatzaileek pasagunea prestatu behar izan zuten jendez gainezka zegoen Mena plazan. Izarbeibar eta Mañeruibarreko hamasei herrietako ordezkariek hartu zuten lehen aldiz lekukoa. Hamasei lagun izan ziren orotara, baina lehen-lehenak Miriam Redin, Marian Otsoa eta Asier Otxoa.
Bigarren kilometroa Gareseko Udalarentzat izan zen, Korrikari harrera beroa egiteko herritarrekin lan eskerga egin duena. Oihan Mendok (EH Bildu) hartu zuen lekukoa, plazatik atera eta Foruen pasealekua igaro ondoren. Korrikaren furgonetak lehen oztopoa izan zuen herriko plazan bertan. Donejakue bidean kokatzen da Gares eta Erdi Aroko egitura du. Plazatik pasealekura (errepide zaharra) joateko arku baten azpitik pasa behar da. Estuegia zen furgonetarentzat eta beste bide bat topatu behar izan zuen.
Zabaltzagain guraso elkarteari pasa zioten lekukoa hirugarren kilometroan. Esan bezala, «eremu mistora» pasatzea eskatu duten herrietako alkateek hartu zuten laugarrena. Gareseko ezker abertzalea, Gareseko gazte asanblada, Artazu, Izarbeibarreko Mankomunitatea eta Gareseko eskolako irakasleak izan ziren hurrengoak Lizarrarako bidean.
La carrera se dirige hoy a la Ribera y la Zona Media
Tras partir ayer de Gares y llegar a Lizarra pasando por Mañeru, Zirauki y Lorka, Korrika se encaminó anoche hacia el sur. Se adentraron en la Ribera por Sesma, Lodosa, Andosilla, San Adrián, Azagra, Milagro y Cadrieta. Tiene previsto su primer paso por Tutera a las seis y media de la mañana para dirigirse hacia Murchante y Cascante. Este será el punto más al sur de todo el recorrido.
Desde Cascante (7.44), la Korrika deshará su camino para volver a Tutera (8.36). Los siguientes puntos de paso en la Ribera son Valtierra (10.20) y Alesbes (12.17).
Korrika tiene prevista su entrada en la Zona Media por Faltzes a las 14.14, para dirigirse a Erriberri (16.21) y Tafalla (17.06), donde se espera congregar una de las primeras multitudes de la carrera. En esta localidad, NAIZ Irratia instalará sus estudios, comenzando su programación especial a las 16.30.
Desde Tafalla, se dirigirá hacia Zangoza, a donde llegará a las 22.31. Previamente, pasará por Makirriain (18.37), Lerga (19.55) y Oibar (21.39).
De Zangoza se encaminará hacia Irunberri (00.16 del sábado) para cambiar y adentrarse en las tierras pirenaicas tras una jornada en la que se sucederán las imágenes de personas corriendo por las llanuras. De este modo, de madrugada recorrerán Nabaskoze, Ezkaroze y Garralda, para llegar por la mañana a Oroz-Betelu y Agoitz, desde donde se dirigirán hacia Iruñerria.
Los pasos de Korrika por la capital navarra siempre son multitudinarios. En esta ocasión, se produce el sábado y con un horario que permitirá que la afluencia de gente vuelva a ser numerosísima en los pueblos y barrios de Iruñerria.
En este recorrido no faltarán los momentos para la reivindicación. Es el caso de Iruñea Ciudad de Acogida, que cogerá el testigo el sábado a las 16.50 en la Plaza de los Txistus en defensa del euskara y la diversidad cultural de los pueblos.
«Este sábado correremos junto a las personas que han llegado aquí buscando refugio, para que esa universalización no esté basada en la imposición de lo predominante, sino en la pluralidad de saberes, por la riqueza que supone la diversidad cultural, de idiomas, de culturas diferentes. Correremos por un mundo en el que las personas puedan circular por él sin dejarse la vida en el intento. Queremos dejar atrás una Europa que no solo cierra las fronteras, sino que además impide a las organizaciones civiles el salvamento de quienes sueñas con otra oportunidad», indicaron.M.D.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»
