GARA
HONDARRIBIA

Gaztetxe berri bat sortu dute Hondarribian

«Gaztetxe berri bat jaio da Hondarribian, herriko gazte ezberdinek elkarlanean erditutako gaztetxea, herriarentzat irekia eta herriaren tokia izango dena», jakinarazi zuten atzo herriko gazteek GARAra helarazitako ohar baten bidez.

Azaldu zutenez, «arazo ezberdinak identifikatu ondoren gazteen arteko harremanak hobetzeko eta auzo giroa sortzeko espazio baten beharra ikusi» zuten. Urteetan utzita egon eta biltegi lanak egiten zituen eraikin historikoan osatu dute egitasmoa.

Nabarmentzen dutenez, «proiektu irekia» da eta «klase elkartasunez eta autogestioaren bidetik ekintza kultural, aisialdi alternatibo, hitzaldi, memoria historiko eta tailer ezberdinen bitartez herria aktibatzeko» asmoa dute, «jarrera faxista, matxista edo xenofoboz libre».