39:57 minutuz markagailuan aurretik ibili arren, ihes egin dio garaipenak RPK Araskiri
Hiru segundoren faltan Georgina Bahik sartutako hiruko batek zapuztu zituengasteiztarren ahaleginak. IDK Gipuzkoak ere galdu egin zuen ostiral gauean.

CADI LA SEU 61
RPK ARASKI 59
Saskibaloia krudela izan zen atzo RPK Araskirekin. 39 minutu eta 57 segundoan markagailuan aurretik ibili ondoren, galdu egin zuen azkenean Cadi La Seu-ren etxean.
Georgina Bahi pibot katalanak hiru segundoren faltan hirukoa sartu, eta 61-59 atzetik laga zuen talde gasteiztarra, eta azkenengo jokaldian Maria Asurmendi iruindarrak ezin izan zuen berdinketa erdietsi.
Bikain ekin zion Araskik, baita hirugarren laurdenaren hasieran 31-46 aurreratu ere. Cadi La Seuk erantzun eta 58na berdindu arren, hutsegitez jositako azken minutu erdi malapartatu batek soilik kendu zion garaipena Madelen Urietaren taldeari. Laura Quevedok jaurtiketa libre bakarra asmatu zuen, eta errebotea gasteiztarrek hartu arren, Asurmendik urratsak egin zituen. Hurrengo erasoan Georgina Bahik sekulako hirukoa sartu zuen, eta ezin Asurmedik partida luzapenera eraman, jaurtiketan kale egin baitzuen.
Bestalde, IDK Gipuzkoak ez zuen denboraldiko aurreneko garaipena lortu Al-Qazeresen aurka ostiral gauean, 59-55 galdu zuen-eta. Azu Muguruzarenek ederki ekin zioten lehen laurdenean, 12-25 aurreratuta. Edwards eta Laura Garcia izan ziren donostiarren agintari eta bigarren laurdenaren hasierarekin, alderik handiena eskuratu zuten gipuzkoarrek: 18-32.
Alabaina, hurrengo hiru laurdenak galdu zituzten Muguruzarenek. Al-Qazeresek defentsan aurrerapausoa eman eta IDK Gipuzkoa ez zen gogortasun berri horretara moldatzeko gai izan. Hirugarren laurdenean oraindik ere IDK Gipuzkoa kapaz izan zen tarteka markagailuan buru izateko, baina azken minutuetan Extremadurakoak 59-52 aurreratu ziren. Donostiarrek azken ahalegina egin arren, ez ziren 59-55etik pasatu.
Emakumeen Ligako bigarren jardunaldia gaur eguerdian amaituko da euskal taldeentzat. Zaragozan jarraituko du Lointek Gernika Bizkaiak, bertoko Mann Filterren aurka jokatuko baitu 12.15ean. Aragoiko taldeak Emakumeen Ligari hasiera txarra eman zion, Perfumerias Avenida ahalguztidunaren aurka 74-45 galdu baitzuen.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
