AMAIA GUIJARRO EGUSQUIZAGA

Eskertza

Rosa, nire ahizpa, pasa den urtarrilaren 6an hil zen, 72 urte betetzeko zelarik, 10 urte iraun duen minbiziaren gaixoaldi luzeak jota. Gaixoaldian zehar ebakuntza bat baino gehiago egin diote, kimioterapia eta erradioterapia tratamendu franko jaso du eta askotan ospitaleratu behar izan dute.

Mezu hau Bilboko Basurtuko Ospitaleko Onkologia Zerbitzuari eskerrak emateko da, jendaurrean eman ere. Urte hauetan guztietan barrena primeran tratatu dute ahizpa eta horri esker opari ezin hobea egin diote: 3 biloba jaio eta hazten ikusteko aukera, egin nahi zituen bidaia batzuk egin ahal izatea eta kalitate nabarmeneko bizimodua.

Bestalde, ahizpa tratatu duten mediku zehatz batzuei esker ona adierazi nahi nieke: ahizpak izandako lehen onkologo Virginia Arrazubiri eta azkena izan den Jairo Legaspiri, Nani Pérez Hoyos-i, Ramón Barcelóri eta Victor Atín eta Pilar Gómez zirujauei. Aparteko profesionalak izateaz gain, betiere enpatia eta kariñoa erakutsi dizkiote. Ahizpak horrela sentitu du eta jasotako tratu horrek izugarri lagundu dio gaixotasunari aurre egiten, horrek eta berak zuen nortasun baikor eta borrokalariak.

Azkenik, familia osoak oso eskertzen dugu Osakidetza osatzen duten guztiek egiten duten lana. Kontziente gara oso zorte handia dugula Osasun zerbitzu publikoa duen gizarte honetan bizi garelako. Zerbitzu hori gizarte solidario baten eskuzabaltasunaren erakusgarria da, gaixorik dauden pertsonak profesional onen eta sarri garestiak diren bitartekoen bidez zaintzea erabaki duen gizarte batena.

Eskerrik asko!